Padel-pistako kontrol-sistema kaltetu da, eta horma-irakurgailua desagertu egin da, besteak beste

MALLABIA | Udalak bere gaitzespena adierazi du Gabonetan Zubitegi Kirol Parkean izan diren ekintza bandalikoen aurrean. Padel-pistan instalatutako sarbide-kontroleko sistemak kalteak izan ditu nahita, horma-irakurgailua desagertu egin da, eta sarbideko ateak, euskarriak eta kableak kalteak izan dituzte, udal-iturriek adierazi dutenez. Gainera, aurreratu dute urtarrilaren bigarren hamabostaldirako aurreikusita zegoen instalazioa martxan jartzea atzeratu egin beharko dela, kalte guztiak konpondu arte.