DOT Durangaldea

Lilakrosak Durango zeharkatuko du igande honetan berdintasunaren alde

Martxa 12:00etan abiatuko da Ezkurditik eta Andra Marinen amaituko da

12:00etan, berdintasunaren aldeko XIX. martxa hasiko da

DURANGO | Lilakrosaren XIX. edizioa ospatuko du igande honetan martxoaren 15ean, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardueren baitan. Ekimen honen helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko hausnarketa kolektiboa eta herritarren parte-hartzea sustatzea da.

Jardunaldia goizeko 11:30ean hasiko da, martxa ibiltariaren irteeraren inguruan egingo den kamiseta solidarioen salmentarekineta bildutako dirua Ibaizabal Eskubaloi Taldeari bideratuko zaio.

Ondoren, 12:00etan, berdintasunaren aldeko XIX. martxa hasiko da, Lilakrosa. Ibilbidea Ezkurditik abiatu eta Andra Mari amaituko da, parte-hartze eta aldarrikapen giroan.

Aipatzekoa da Lilakrosaren kamisetak Andragunean (Lariz Dorrea, 2) aurrez erosi ahal izango direla martxoaren 12ra arte. Astelehen eta asteazkenetan 16:30etik 18:30era, eta astearte eta ostegunetan 11:30etik 13:30era egongo dira eskuragarri. Kamiseta bakoitzaren prezioa 5 eurokoa izango da.

Udalak herritarrei ekimen honetan parte hartzeko deia egiten die. Urtez urte, adin guztietako pertsonak biltzen ditu, Durangok berdintasunarekin, bizikidetzarekin eta errespetuarekin duen konpromisoa ikusarazteko, eta berdintasuna gizarte osoaren erantzukizun partekatua dela azpimarratzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top