Kontzertua eskainiko dute datorren larunbatean 20:00etan Santa Maria elizpean
DURANGO | Leioa Kantika Korala, Basilio Astulezek zuzendua, nazioarteko haur abesbatzen artean dago eta Durango bisitatuko du datorren larunbatean, Uda Giroaren barruan. Europan, Amerikan eta Asian zehar utzi du bere arrasto artistikoa, bere kontzertu, jaialdi, bira eta nazioarteko sari ugarien bidez. Bere maila artistiko bikainagatik, bere sonoritate eta musikaltasun harrigarriagatik, bere programazio berritzaileagatik eta bere kolore eta dinamika koreografikoengatik hunkitzen du. 2000. urtean sortu zen Leioako Musika Kontserbatorioan. 15 herrialde baino gehiago bisitatu ditu eta 20 sari baino gehiago jaso ditu estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.