15:45 inguruan hasi da ordezko urratsa ematen

URKIOLA | Lau pertsona zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte gaur arratsaldean bi ibilgailuk istripua izan ostean, BI-623 errepidean, 14:05 aldera, Seruritate Departamentuak jakinarazi duenez. Ezbeharra Urkiolako askaldegitik gertu gertatu da, lekukoek jakinarazi dutenez. Une honetan, 15:45etik aurrera, beste urrats bat ematen ari dira. Suhiltzaileak eta bi anbulantzia bertaratu dira. Kontuz ibiltzeko eskatu da, auto-ilarak sortzen ari baitira.