Tenperatura maximoak aldaketarik gabe mantenduko dira

EGURALDIA | Larunbatean ere eguraldi eguzkitsua izango dugu, baina tarteka hodeitsu, batez ere arratsaldetik aurrera. Zerua hodei gutxirekin egongo da hasieran, goi-hodei batzuekin, baina arratsaldetik aurrera behe-hodeiak ager daitezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, oro har ahula; erdiko orduetan ekialdetik joko du, eta kostaldean ipar-ekialdea nagusituko da. Tenperatura maximoek behera egingo dute, gainerakoetan antzera jarraituko dute.