Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 12 eta 14 gradu artekoak izango dira

EGURALDIA | Larunbatean eguraldia nahasia izango da. Goizaldean zerua estalita egongo da eta euria egingo du, batez ere ekialdean. Goizean, frontea pasa eta gero, ostarteak zabalduko dira eta atertzera egingo du ia denean. Arratsaldean haizea iparraldetik finkatuko da eta han-hemenka zaparradak botako ditu; baliteke zaparrada horiek trumoitsuak izatea. Gauean atertu egingo du eta zerua hodei gutxirekin geratuko da. Tenperatura jaitsiko da; maximoak 10 eta 15 ºC artekoak izango dira, minimoak azken orduetan neurtuko dira.