DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Langile bat hil da Elorrioko Betsaide lantegian

Istripua 08:00etan gertatu da, Betsaide enpresan

Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute

ELORRIO | Langile bat hil da gaur, asteartea, Elorrioko enpresa batean, makina batek harrapatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lan-istripua 08:00etan gertatu da, Betsaide enpresan.

Langilea, Ertzaintzari jakinarazi dionez, makina batek harrapatuta geratu da, eta, bertaratu diren suhiltzaileak erreskatatzen saiatu diren arren, langilea hil egin da.

Gertakarien lekura osasun-zerbitzuak eta suhiltzaileak hurbildu dira.

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top