DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘La Cuadri del Hospi’k 70.308 euro bildu ditu Durangoko marea urdinean

«Helburua zen gizartea ikusaraztea eta sentsibilizatzea haur eta gazteen minbiziari buruz», azaldu dute

Joan den igandeko La Cuadri del Hospiren balorazio positiboa
Joan den igandeko La Cuadri del Hospiren balorazio positiboa

DURANGO | Joan den igandeko La Cuadri del Hospiko marea urdinak 70.307,63 euro bildu zituen, elkarteak berak jakitera eman duenez. «Gu be zuek gara 2024» ekitaldi solidarioari esker, Durangoko kaleak urdinez bete ziren eta milaka lagunek «Landako Gunea betetzea lortu zenuten; minbizia zuten haur eta nerabeei eta haien senideei laguntza osoa emanez». «Marea urdin handi bat sortu genuen, familia, denda, enpresa, ostalari, boluntario, ikastetxe, kirol-klub eta milaka laguni esker, egun hau gurekin partekatzera animatu baitzineten».

Joan den igandean DOTBk emaniko ekitaldia (IKUSI ZUZENEKO EMANALDIA HEMEN)

La Cuadri del Hospik eskerrak eman dizkie parte hartu zuten pertsona guztiei. «Zuei guztioi esker borrokan jarrai dezakegu eta gure elkartearen proiektuak aurrera atera ditzakegu», azaldu dute. Aurreratu dutenez, horren guztiaren helburua zen gizartea ikusaraztea eta sentsibilizatzea haur eta gazteen minbiziari buruz, «gure laguntza eskaintzen jarraitu ahal izateko eta prozesu horretatik igarotzen ari diren haur eta nerabe guztien bizi-kalitatea hobetzeko, horiek baitira horren guztiaren benetako protagonistak».

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top