Lehen 7. Futbol Txapelketaren bultzatzaileek oso positibotzat jo dute lehen edizio hau Durangon
FUTBOLA | Harrera ona izan du aurten Durangon estreinatu den 7. Futbol Txapelketak. Ekimena urtarrilean hasi zen eta gero eta jende gehiago hurbildu da Tabirara igandeetan 7. futbol zelaiko partidekin gozatzera. Joan den asteburuko finalak amaiera bikaina eman zion herrian sendotu eta hazi nahi duen ekimenari.
Alex Rubio Kings Leagueko bultzatzailearekin eta Asier Díez Gure FCko jokalariarekin hitz egin dugu txapelketa arrakastatsuaren balorazioa egiteko. Antolatzaileek Durangoko Udalaren babesa izatea espero dute irailean hasiko den bigarren ediziorako.