DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Kepa Aginakoren kartelak iragarriko ditu 2025eko Zaldibarko jaiak

Umeen saria Ane Garitaonandiak zaldibartarrak irabazi du

Lehen saria

Jai batzordeak jaietako kartel lehiaketako irabazleak aukeratu ditu. Sari nagusia Kepa Aginakok irabazi du (250 euro), eta horrenbestez, berea izango da udalerriko udako jaiak iragarriko dituen kartela. Bigarren saria Anton Iglesiasek irabazi du (150 euro), eta umeen saria, berriz, Ane Garitaonandiarentzat izan da.

Azken horrek 100 euroko sari berezia jasoko du, udalerriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan erabiltzeko. Jai batzordeko kideek lehiaketara aurkeztutako kartel bakoitzaren egileak eskertu dituzte.

Era berean, jaietako egitaraua prest daukatela iragarri dute Zaldibarko Udalak eta jai batzordeak. Xehetasun txiki batzuk baino ez zaizkie gelditzen lotzeko. Horrenbestez, udalak laster emango du jaietako ekitaldi bakoitzaren berri. Aurreratu duenez, ekainaren 23an kartelen lehiaketako sari banaketa eta egitaraua aurkeztuko dituzte udaletxeko plazan, jendaurrean. Hitzordu horretarako ordua aurrerago zehaztuko du udalak.

Umeen saria Ane Garitaonandiak zaldibartarrak irabazi du

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top