Durangoko Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera atera da gaixotasun honen aurkako munduko egunagatik
DURANGO | Urtero bezala, otsailaren 4an Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatzen da, minbiziari buruz kontzientziatzeko eta minbiziaren prebentzioa, detekzioa eta tratamendua sustatzeko hainbat ekimenekin. Hori dela eta, Durangoko Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera atera da gaixotasun hori ikusarazteko.
Hori dela eta, goizean elkarteko boluntarioek informazio-liburuxkak banatu dituzte Andra Mari elizpearen inguruan.