DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko eskolako patioa handitzeko obrak lizitatu dira

Udalak 250.000 euro bideratuko ditu eremua handitzeko eta eraberritzeko proiektura

Eskolako patioak 1.500 metro karratuko azalera gehigarria irabaziko du.

ZALDIBAR | Etorkizuneko Zaldibarko eskolako patioak 1.500 metro karratuko azalera gehigarria izango du. Udalak urte askoan geldi egondako proiektuari berriz heldu dio eta horri esker, datozen hilabeteetan eskolako patioa handitzeko eta eraberritzeko obrak hasiko ditu.

“Jolastokia handitzea ezinbestekoa da, eskola komunitateak aspaldidanik behin eta berriro egindako eskari historikoa, eta Zaldibarko umeentzat eta gazteentzat onuragarria”, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.

Eskola komunitateko kideek askotan adierazi dute jolastokia txiki gelditu dela, eta ez dituela hezkidetzak eskatzen dituen ezaugarri guztiak betetzen. Horrenbestez, jolastokia handitzeak hainbat onura ekarriko dizkio eskola komunitateari. Besteak beste, berdegune bat sortuko da, ikasleen gozamenerako eta elkarkidetzarako aproposa izango dena. Eremu berri horrek, eszenatoki bat, ortua, baso txiki bat, begiralekua, mahaiak eta lauki itxurako egitura bat izango ditu, aterpe lanetarako.

Jarduketak 250.000 euroko aurrekontua izango du eta obrak gauzatzeko proiektua lehiaketa publikoan dago jada.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top