DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Juan Luis Garitaonandia durangarrak bere bosgarren liburua aurkeztuko du

82 urterekin aitortu sdu «mota guztietako generoak» idazteko grina duela, haurrena barne.

Garitaonandia argitalpen berriarekin batera dator
Garitaonandia argitalpen berriarekin batera dator

DOTB | Juan Luis Garitaonandia durangarrak bosgarren liburua argitaratu berri du. Abadiñoko Arrankurri kalean jaio zen 1942an, eta bost urterekin Durangora etorri zen bizitzera, Santanosten aroztegi bat zuten aitekin batera. Abadiñarra eta durangarra sentitzen da erdizka, eta une honetan, aspaldidanik erretiroa hartuta, idazketa da bere pasioa. Juan Luisek bere bosgarren liburua aurkeztu berri du, «Un invierno en Zarautz» izeneko «eleberri beltza». Beste lau argitalpenekin batera, horietako bat haurrei zuzendua, bigarrena ere laster aterako da. «La cuidadora de perros», «Historia de una monaguillo», «Bajo la sombra de sauce llorón» eta «Las aventuras de aventuras de Txispi y Pipas» dira une honetan argitaratuta dauden liburuak.

«Genero guztiak ukitu ditut, nahi gabe», aitortu du Juan Luisek. Une honetan, gainera, “Leihoaren beste aldean” liburua amaitzear dago, hilabete batzuk barru aterako dena.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top