Aurtengo hitzordua giro ederrean hasi da, 130 ekoizle eta 180 abelburu inguru protagonista direla
ABADIÑO | Eguraldiaren ziurgabetasuna gaindituta, zerua erdi hodeitsu eta tenperaturak apur bat gora egiten ari direla, Abadiñoko Zelaieta auzoa San Blas azoka tradizionalaren edizio berri bat bizitzen ari da, 130 postu, 180 abelburu eta egun osoan zehar luzatuko den programazio zabal eta askotarikoa biltzen dituena.
Lehen ordutik, Euskadiko nekazaritza- eta abeltzaintza-merkatu garrantzitsuenetako bat, milaka bisitariren topagune izan da, tradizioari jarraiki azokaren erakargarritasun ugarien parte izan nahi izan dutenak: ganaduaren gunetik buelta bat egitea, nekazal azokan kuxkuxean ibiltzea ogi eta gozogintza, gazta, barazkiak, eztia, sagardoa eta txakolina erosteko ideiarekin… eta, nola ez, erroskillak saltzeko postuak, San Blas opilak eta katarroetatik babesteko kordela.
Hona hemen San Blas azokako lehen orduen laburpena.