DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako LHko ikasleek Euskelecen parte hartuko dute asteburu honetan

Lanbide Heziketako ikastetxeek fabrikatutako auto elektrikoen txapelketa finkatua da

Ikasleek ibilgailua prest jartzen lan egiten dute.
Ikasleek ibilgailua prest jartzen lan egiten dute.

IURRETA | Aurten ere, eta dagoeneko zazpi dira, Iurreta Lanbide Heziketak Euskelec auto elektrikoen txapelketan parte hartuko du asteburu honetan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu du, Tknikaren bitartez, eta lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu eta eraikitzen dute, mugimen-oinarri komun baten gainean – motorra, motor-kontrolatzailea eta bateriak –, talde-lana indartzeko eta sormena eta esparru esperimentala sustatzeko ezagutza teknikoak eskuratzeko garaian.

Euskelec, Lanbide Heziketako ikastetxeek egindako ibilgailu elektrikoen % 100 txapelketa, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan izango da aurten. Bihar, larunbata, ibilgailuen egiaztapena egingo da eta igandean probak jokatuko dira. Euskelecen berriro parte hartu aurretik, Durangaldeko Telebistak Eloise Manga, Julia Panait eta Paul Aresti Administrazio eta Finantzetako hiru ikaslerekin hitz egin du, prototipoa amaitu arte prozesuan parte hartu baitute. Fabrikazio Mekanikoko irakasle Bego Gomezek ere azaldu ditu txapelketa finkatuaren asmoak eta Gasteizera joan aurreko sentsazioak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top