DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako eta Durangoko 610 ikaslek parte hartuko dute kontzertu didaktikoetan

Ikuskizuna Markeliñe antzerki konpainiarekin elkarlanean sortu da, musika eta antzerkia uztartuz

Kontzertu didaktikoak Bartolome Ertzilla Musika Eskolan egiten dira
Kontzertu didaktikoak Bartolome Ertzilla Musika Eskolan egiten dira

DURANGO | Bartolome Ertzilla Musika eta Kontserbatorio Eskola Durango eta Iurretako 5 eta 6 urteko ikasleei zuzendutako kontzertu didaktikoen programa eskaintzen ari da. Guztira 610 ikasle inguruk parte hartzen dute, udalerri horietako ikastola eta ikastetxe guztietatik etorritakoak. Musika Eskolak 10 urte baino gehiago daramatza horrelako kontzertu didaktikoak eskaintzen. Lehenengoa joan den maiatzaren hiruan izan zen, eta gaur, ostirala, bigarrena izango da.

Ikuskizuna Markeliñe antzerki konpainiarekin batera sortu da, eta txikienentzat pentsatutako eta egokitutako kontzertua da, musika eta antzerkia uztartzen dituena. Kontzertuan zehar, zortzi musikari zuzendari berezi batek zuzentzen ditu, eta etengabe elkarreragiten du ikusleen haurrekin. Oraingo honetan, pianoa, biolina, txistua, saxofoia, baxu elektrikoa, tronpeta, klarinetea eta perkusioa aukeratu dira, Mikel Nuñezek ekitaldi horrentzat moldatutako hainbat musika estilotako obrak interpretatzeko.

Kontzertu didaktiko hauen aurkezpenaren helburu nagusia haurrek musikarekiko duten jakin-mina eta interesa piztea, musika-tresna mota desberdinak ezagutaraztea eta askotariko musika-estiloak interpretatzea da, kontzertu-areto batean goza dezaten eta ondo pasa dezaten lortzeko, eta, aldi berean, musikagintza zein dibertigarria eta erakargarria izan daitekeen hautemateko.

Kontzertuek 25 minutu inguru irauten dute eta goizez aurkezten dira, eskola-ordutegiaren barruan eguneko bi saio (10:15 eta 11:15).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top