DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu AP-8 autobidean, Zornotzan

Zauriturik gabeko ezbeharraren ondorioz, Iurretako hiru erreietako bi eta ordainlekua itxi behar izan dituzte

Gaur goizean AP-8an Zornotzan izandako istripuaren irudia
Gaur goizean AP-8an Zornotzan izandako istripuaren irudia

AMOREBIETA-ETXANO | Ibilgailu bat galtzadatik irten da eta AP-8 autobidea itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan, 7:30 aldera. Ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 93. kilometroan gertatu da, eta auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizeko 8:25ak arte, hiru erreietako bi itxita egon baitira. Istripuaren ondorioz, Iurretako ordainlekua itxi dute eta ibilgailuak N-634 errepidera desbideratu dituzte. Ertzaintzak errei bat ireki du 8:25 aldera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top