DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Irene Oguiza durangarrak alta jaso du

Athleticeko kapitaina prest egongo da larunbat honetan Sevilla FC taldearen aurka Lezaman

Durangarra bere lesiotik osatu da. ARGAZKIA. Athletic Club

EUP! | Irene Oguizak agur esan dio erizainari, Mediku Zerbitzuek zurigorri kapitainaren lehiakortasun-maila altua baieztatu baitute. Durangarrak azken aldiz hartu zuen parte Anoetan, Realaren aurka. Abenduaren 7an, Levante Badalonaren aurkako partida egunean, bere ezker oineko oinplanoko arazoak izan zituen eta ezin izan zuen partidan parte hartu.

Ordutik, taldetik kanpo errekuperatzen aritu da, gainerakoekin batera entrenamenduetara egokitu arte. Behin mina sendatuta, Athletic Clubeko kapitaina prest dago David Aznarrentzat eta F Ligako hurrengo konpromezua larunbatean Sevilla FC taldearen aurka jokatzeko aukera izango du 16:00etan Lezaman.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top