DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iraileko lehen astea grisa, freskoa eta euritsua izango da Durangaldean

Euskalmetek abisu horia ezarriko du gaur arratsaldean ekaitz arriskuagatik

EGURALDIA | Gaur, astelehena, lehen orduak argiak izan arren, eguna igaro ahala zerua gero eta hodeitsuago egongo da eta euria egin dezake. Horrela, Euskalmetek abisu horia ezarriko du gaur arratsaldetik, 15:00etatik, gauerdira, prezipitazio handiengatik eta ekaitzengatik.

Astearen zati handi bat egoera grisean egongo da, asteburura arteko aurreikuspenen arabera. Gainera, udazkeneko tenperaturak bere horretan mantenduko dira, eta maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira datozen egunetan.

Eguraldia grisa izango da eta euria egingo du gaur, astelehena, GRAFISMOA: Unai García

Astelehena, hodeitsu arratsaldean

Asteleheneko lehen orduetan behe-lainoa sor daitekeen arren, ostarteak zabalak izango dira eta ez du euririk egingo. Egunak aurrera egin ahala hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren bigarren partean zerua oso hodeitsu egongo da, zaparrada trumoitsu batzuekin. Iparraldeko haizea ibiliko da goizetik aurrera, arratsalde-gau partean bolada gogorrekin, eta tenperaturak behera egingo du; zenbait tokitan egunak udazkeneko itxura hartuko du.

Durangaldean datozen egunetarako aurreikusitako denboraren pronostikoa
Durangaldean datozen egunetarako aurreikusitako denboraren pronostikoa

Asteartea, udazkena

Asteartean udazkeneko eguraldiarekin jarraituko dugu, gris eta fresko. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura maximoek behera egingo dute berriro, puntu askotan 20 ºC-tik behera. Zerua estalita egongo da eta euria sarri egingo du; zaparradekin batera ekaitza ere bota dezake, batez ere egunaren lehen partean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top