Haizeak aurreko egunean baino indar gutxiago izango du, eta hegoaldetik joko du
EGURALDIA | Igandearen hasieran behe-lainoa izango dugu barnealdeko hainbat txokotan eta behe-hodei batzuk gainerako tokietan. Hala ere, goizeko eta eguerdi inguruko ordu askotan giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean mendebaldetik hodeiak sartzen hasiko dira eta baliteke zenbait lekutan euria egitea, batez ere Araba mendebaldean eta Bizkaian; ez da baztertzen arratsalde edota gauean ekialdean ere apur bat bustitzea. Haizeak aurreko egunean baino indar gutxiago izango du, eta hegoaldetik joko du; arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du; maximoak apur bat igo daitezke, eta Araba eta Nafarroako hainbat txokotan izotza egingo du.