Durangaldean astelehen eguzkitsu eta epelagoa espero da

EGURALDIA | Igandean giro goibela izango dugu goizean goizetik, eta hodei trinkoak izango ditugu ipar partean eta hego partean. Kantauri isurialdean ere euria nabarmenagoa izango da, bereziki Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroako iparraldean.
Ez dugu baztertzen euria ahul eta puntualki iristea Arabako eta Nafarroako erdiguneetara. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira Nafarroan, baina gainerakoan hodei askorekin jarraituko dugu eta euria egingo du. Tenperaturak antzekoak izango dira beste egun batez, 20 ºC ingurukoak.