DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igande eguzkitsua egunean zehar, 30 gradu baino gehiagorekin

Euskalmetek alerta horia ezarriko du gaurko tenperatura altuengatik

GRAFISMOA: Unai Garcia
Egunean zehar eguzkitsu geratuko da eta bero egingo du. GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Egunean zehar eguzkitsu geratuko da eta bero egingo du. Barnealdean erraz gaindituko dira 30 ºC-ak eta hegoaldean 35 ºC-tik hurbil edo gora egon daitezke. Kostaldean ere maximoen akensoa nabarituko da, 27-28 ºC ingurukoak. Goizean behe-hodeiak nagusituko dira, batez ere iparraldean. Goizean zehar gutxituz joango dira eta ostarte zabalak irekiko dira. Hegoaldean, Araban eta Nafarroako zati handi batean, eguzkitsu egongo da, eta egunaren amaieran hego-ekialdeko haizea nabarituko da, eta gaueko tenperatura ez da 20 ºC-tik jaitsiko leku askotan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top