DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hodei gehiago, bero gutxiago eta prezipitazio batzuk aste honetarako

Gainera, datozen orduetan eta bihar trumoi-ekaitzak jotzea ez da baztertzen

Hodei gehiago eta zirimiri batzuk espero dira aste honetarako GRAFISMOA: Unai García
Hodei gehiago eta zirimiri batzuk espero dira aste honetarako GRAFISMOA: Unai García

DURANGALDEA | Igande itogarrian 40 gradutik gorako tenperaturak eta galernaren etorreraren ondoren, aste honetan, Mallabiko eta Mañariko jaietan hodei gehiago, bero gutxiago eta euri apur bat egingo du gutxienez datozen egunetan. Gainera, gaur arratsalde-gauean eta bihar, asteartea, trumoi-ekaitzak jotzea ez da baztertzen.

Bart gaueko tenperatura minimoak:

AMOREBIETA-ETXANO | 23,2ºC
ELORRIO | 21,9 ºC
IURRETA | 21,3 ºC
MALLABIA | 19,1 ºC
MAÑARIA | 20,2 ºC
OTXANDIO | 18,7 ºC
URKIOLA | 17,0 ºC

Astelehena, bero gutxiago

Astelehenean tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, Ebro bailaran izan ezik, han bero handia egiten jarraituko baitu. Ipar-mendebaldeko haizearekin batera, aire-masa freskoa iritsiko da, eta maximoak igandekoak baino 12-14 ºC txikiagoak izango dira hainbat tokitan. Ebro ibarrean ere jaitsi egingo dira, baina bero egingo du oraindik, 35-36 ºC inguruko balioekin. Zeruan hodei batzuk agertuko dira goizaldean kantauri isurialdean; egunean zehar zerua lainotuz joango da. Arratsaldetik aurrera, gainera, baliteke euria sakabanatuta egitea, eta zaparrada eta ekaitz batzuk ere izan daitezke.

Asteartea, ekaitzak

Asteartean tenperaturak jaisten jarraituko du. Egun horretan, jaitsiera nabarmenena hegoaldean izango da, baina maximoak 30 ºC-koak izango dira oraindik. Gainerakoetan, maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira, oro har. Zerua hodei askorekin eta prezipitazioekin egongo da, eta egunaren bigarren partean trumoi-ekaitzak joko du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top