DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Hiru zauritu AP-8 autobidean, Zornotzan, izandako bi istriputan

Bi istripuak aldi berean gertatu dira, bidearen bi noranzkoetan

Bi ezbeharrak 17:45 inguruan gertatu dira
Bi ezbeharrak 17:45 inguruan gertatu dira

AMOREBIETA-ETXANO | Arratsalde korapilatsua errepideetan, ia aldi berean AP-8an gertatu diren bi istripurekin, 17:45 aldera, bidearen bi noranzkoetan. Bi kasuetan, Ertzaintzak jakinarazi duenez, errepidetik irten dira eta hiru zauritu izan dira, bat Bilborako noranzkoan gertatutako istripuan eta beste biak Iurretarako noranzkoan izandako ezbeharrean. Galdakaoko ospitalera eraman dituzte guztiak.

Bi gertakarien ondorioz, auto-ilara batzuk sortu dira, baina sei eta erdiak aldera garabiek istripua izan duten autoak kendu dituzte eta itxita egon diren erreiak ireki dituzte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top