Gutxienez 38 lapurreta egotzi zaizkie, eta 150.000 euro inguruko kalte ekonomikoa eragin dute.

AMOREBIETA-ETXANO | Guardia Zibilak etxebizitzetako lapurretetan espezializatutako talde kriminal bat desegitea lortu du, horietako batzuk Amorebieta-Etxanon. Talde hori, basea Madrilen zuena, lurralde ezberdinetara joaten zen lapurretak egitera.
Guztira, gutxienez 38 lapurreta egotzi dizkiete, eta 150.000 euro inguruko kalte ekonomikoa eragin dute. Bizkaia izan zen jardun zuten azken tokietako bat, eta hainbat etxebizitzatan lapurreta egin zuten atzeman aurretik. Polizia-operazioa Briviescan (Burgos) egin zuten gaizkileak Madrilera itzultzen ari zirenean, eta une horretan atxilotu zituzten. Lapurtutako objektu ugari berreskuratu dira, urrezko objektu baliotsuak eta bildumako txanponak barne.