Hitzaldia San Agustin Kulturunean izango da, 18:30etan

DURANGO | Datorren asteartean, maiatzaren 26an, Durangoko Udalak Kurutziaga Ikastola eta Altxa Burua elkartearekin batera antolatutako bigarren hitzaldia izango da San Agustin Kulturunean arratsaldeko 18:30etan.
Bigarren saioan, “Hezkuntza, digitalizazioa eta etorkizuneko erronkak” izenburupean, Zigor Ibarzabal, Ikastolen Elkarteko hezkuntza arduraduna; Aitor Uriondo, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendaria; Alfonso Blázquez, Kristau Eskolako irakasle eta digitalizazioan aditua; eta Edurne Emasebal, informatikaria eta ahalduntze digitalean aditua Altxa Buruan, parte hartuko dute. Guztiek digitalizazioak hezkuntzan duen eragina eta eraldaketa horrek hezitzaileentzat eta familientzat dituen erronkak eztabaidatuko dituzte. Hitzaldia euskaraz egingo da eta aldi berean gaztelaniara itzulpen zerbitzua izango da.
Sarrera librea da lekuak bete arte. Aldibereko itzulpena behar dutenek https://erabili.liberaforms.org/familientzako-hitzaldiak-traduccion-simultanea estekako inprimakia bete behar dute, eta hildiaren egunean mugikorra eta entzungailuak eraman behar dituzte hitzaldia jarraitzeko.
Nabarmentzekoa da, era berean, maiatzaren 15ean egin zen lehen hitzaldia, “Pantailen erabileraren eragina haurrengan”, eta oso harrera ona izan zuela, ehun pertsona inguruk parte hartu zuten.
Udalak Durangoko familiei hitzaldi honetara bertaratzeko gonbita luzatzen die, hezkuntzari eta digitalizazioari buruz gehiago ezagutzeko.


