Intxaurrondo eta Zubiaurrea kaleen artean aparkatuta zeuden

DURANGO | Intxaurrondo eta Zubiaurrea kalean aparkatuta zeuden ibilgailuen jabe batzuek ezusteko desatsegina hartu dute gaur goizean autoa hartzera joan direnean. Izan ere, hamar inguru, gehiago izan zitezkeen, atzerako ispiluetako bat hautsita zuten, autoetako bi biek, kaltetutako ibilgailuen jabe batzuek LAGi salatu diotenez.