Ordutegi hauek ezarri dira bi egun hauetarako
DURANGALDEA | Greba egun berriak errepideko garraioan. Oraingoan, geldialdia abenduaren 05ean (osteguna) eta 9an (astelehena) izango da.
Gidariek «arriskuko profesionaltzat» hartzeko eskatu dute, eta, horregatik, koefiziente murriztaileak eskatu dituzte erretiro-adina 67 urte bete baino lehen aurreratu ahal izateko. Akordiorik lortu ezean, greba mugagabea bihur liteke.
Bizkaiko beste operadore batzuei ere eragin diezaieke greba honek, hala nola Bilbobusi, Euskotrenek kudeatzen duen autobus-zerbitzuari eta eskola-garraioko linea batzuei.
Bi greba-egun horien ondoren, beste bat dago deituta, abenduaren 23a. Negoziazioek fruiturik ematen ez badute, iraupen mugagabea izango du azken egun horretatik aurrera.
Bizkaibus
Kontsultatu gutxieneko zerbitzuak Durangaldean, abenduak 5 osteguna eta 9 astelehena HEMEN
Bizkaibuseko gainerako lineak, HEMEN
Euskotren (Lurraldebus)
Euskotrenek bere autobus-lineetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu abenduaren 5ean (osteguna) eta abenduaren 9an (astelehena), bidaiarien errepideko garraioan deitutako lanuzteagatik.
Lurraldebuseko gutxieneko zerbitzuak HEMEN
Zerbitzu guztiak HEMEN
Informazio gehiago, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia eta www.euskotren.eus webgunea dituzte eskura.