Maiatzaren 23tik ekainaren 14ra bitartean egongo da Gure Zirkuaren karpa udalerrian
AMOREBIETA-ETXANO | Gure Zirkuak, Euskal Herriko zirku konpainia ibiltari ospetsuak, lehen aldiz bisitatuko du Amorebieta-Etxano, bere euskarazko ikuskizuna zornotzar orori eskaintzeko. Hala, udalerriak ongi etorria ematen dio euskal zirkuaren kultur proposamen erakargarri honi, kalitatezko entretenimendua eskaintzeaz gain, euskaraz modu dibertigarrian eta familian gozatzeko aukera eskainiz.
Data berriak
Las funciones de Gure Zirkua tendrán lugar en la carpa instalada en el municipio los siguientes días:
- Gure Zirkuaren funtzioak herrian instalatutako karpan izango dira egun hauetan:
Maiatzaren 23an, ostirala, 19:00etan
Maiatzak 24, larunbata, 17:00etan
Maiatzak 25, igandea, 12.00etan eta 17.00etan
Maiatzak 30, ostirala, 19:00etan
Maiatzak 31, larunbata, 17:00etan
Ekainak 1, igandea, 12:00etatik 17:00etara
Ekainak 6, ostirala, 19:00etan
Ekainak 7, larunbata, eguerdiko 12:00etan eta 17:00etan
Ekainak 8, igandea, 17:00etan
Ekainak 13, ostirala, 19:00etan
Larunbata 14, 12:00etan eta 17:00etan
Sarreren salmenta
Gure Zirkuaren hainbat emanaldi eskainiko ditu Amorebieta-Etxanon, ondorengo egun eta ordutegietan:
- Maiatzaren 23an, ostirala, 19:00etan
- Maiatzak 24, larunbata, 17:00etan
- Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan
- Maiatzak 31, larunbata, 17:00etan
- Ekainak 1, igandea, 12:00etan eta 17:00etan
- Ekainak 7, larunbata, 12:00etan eta 17:00etan
Emanaldi guztietarako sarrerak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Gure Zirkuaren webgunean: www.gurezirkua.eus. Sarrera bakoitzak 15euro balio du 2 urtetik gorakoentzat.
Zirku tradizionala eta euskararen erabilera uztartzen dituen proiektua da Gure Zirkua, hizkuntzaren erabilera sustatzen den bitartean arte honen magia eta trebetasunaz gozatzeko espazioa sortuz. Amorebieta-Etxanora egingo duen lehen bisitaldian, adin guztiei zuzenduriko kultur proposamena aurkeztuko du, bereziki euskararen erabilerak udalerriarentzat lehentasuna izaten jarraitzen duen testuinguruan.
Ainhoa Salterain alkateak ongietorria eman nahi izan dio zirku konpainiari: “Oso pozik gaude Gure Zirkua gure herrira datorrelako. Zirkoaz familia giroan gozatzeko aukera paregabea da, baita euskarari ikusgarritasuna ematen laguntzeko eta gure kultur jardueretan hizkuntzaren erabilera sustatzen jarraitzeko ere. Familia zornotzar guztiak animatzen ditugu magiaz, umorez eta emozioz betetako ikuskizun batera hurbildu eta horretaz gozatzera”.