Abadiñarrak irabazi du Espainiako txapelketarako pasaportea

AGILITY | Laugarren urtez jarraian, Gorka Pozuelo abadiñarrak irabazi zuen Bizkaiko agility txapelketa bere “Duna” txakurrarekin. Proba Gatikan burutu zen; Gorka eta bere txakurra +40 kategorian gailendu ziren.
Garaipen honekin, Espainiako txapelketarako txartela lortu du, datorren azaroan Asturiasen jokatuko dena. “Denboraldi amaieran Dunak erretiroa hartuko du. Hamar urte ditu eta beste txakur gazteago batekin ere parte hartzen ari naiz, “Isabela”. Oraindik ikasketa fasean dago, baina ziur gozatzen dugula eta emaitza onak lortzen ditugula “, adierazi du Gorka Pozuelok.
+30 kategorian, aipamen berezia Ander Ortuoste durangarrarentzat ere, hitzordu ospetsuan hirugarren postua lortu baitzuen.