DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Giro freskoa eta euri arina eta eguzki apur bat ostegunera arte Durangaldean

Datorren ostegunerako beroa itzultzea espero da San Antonion

Eguraldi hodeitsua eta ostarte batzuk eta euri txikia aste honetarako Durangaldean ARGAZKIA: dot.eus
Eguraldi hodeitsua eta ostarte batzuk eta euri txikia aste honetarako Durangaldean ARGAZKIA: dot.eus

EGURALDIA | Giro freskoa dator ekaineko aste honetarako, datorren ostegunean San Antonio eguna ospatuko baita. Maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira eta prezipitazioak izango dira egunero.

Astelehena, freskoa

Asteari ipar-mendebaldeko haizearekin eta giro freskoarekin ekingo diogu. Giro grisa, oro har, eta hodeiak trinkoagoak izango dira ipar partean, eta euri txikia eta noizbehinkakoa egin dezake. Hegoaldean, giroa zertxobait argiagoa izango da: hodeiak eta ostarteak. Haizeak iparraldetik edo ipar-mendebaldetik joko du, eta tenperatura maximoak 15-18 ºC artekoak izango dira.

Asteartea, aldaketarik ez

Astearterako aldaketa askorik ez. Hodei ugari, batez ere ipar partean. Giro hezearekin jarraituko dugu, eta euri txikia eta noizbehinkakoa egingo du. Hegoaldean, aldiz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta ez dugu euririk espero. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta kostaldean eta Ebroko haranean gogaikarriagoa izango da. Tenperaturak garaian garaiko balio freskoetan mantenduko dira, eta 20 ºC-tik beherakoak izango dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top