DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gazteen alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik Berrizen

18-35 urte bitarteko herritarrek apirilaren 11ra arte aurkez dezakete eskaera

Epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik
Epea apirilaren 11ra arte egongo da zabalik.

BERRIZ | Gazteen emantzipazioa sustatzeko 15.000 euroko dirulaguntza lerro berria izango du Berrizko Udalak. Deialdi horren bitartez, Berrizen alokairu-erregimeneko etxebizitza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (biak barne) ohiko bizilekurako duten etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute.

Diru-laguntza eskatzeko bete-beharreko oinarri guztiak www.berriz.eus webgunean eskuragarri daude, baina besteak beste kontuan izango dira, adin tartea, bizikidetza-unitatearen lan-errenten diru-sarrerak (urteko 28.000 euro gordin baino txikiagoa) eta etxebizitzan bizi diren pertsonen artean ez egotea inongo lotura familiarrik errentatzailearekin, odol edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

Guztira udalak 15.000 euro bideratuko ditu eta etxebizitzaren hileko alokairu prezioaren %50era arte finantzatu ahal izango da. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 250 euro/hileko izango da eskaera eta etxebizitza bakoitzeko eta onuradunek aurreko ekitaldian, hau da, 2024an, beren gain hartutako alokairu-gastuaren zati bat ordaintzeko balioko dute.

Era berean, nabarmendu behar da emandako dirulaguntzak bateragarriak izango direla beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik datozen dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, baldin eta horien guztizko zenbatekoak ez badu gainditzen alokairuaren guztizko kostua.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 10etik apirilaren 11ra izango da, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Informazio guztia hemen

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top