Euskalmetek abisu horia aktibatuko du arratsaldeko hirurak arte
EGURALDIA | Asteazkenean hego-mendebaldeko haizeak joko du berriro. Batez ere egunaren lehen erdian eta mendebaldeko mendi inguruetan. Zeruan hodei dezente, ostarte batzuekin, baina egunaren bigarren partean, fronte berri baten etorrerarekin, euria egingo du berriro. Elur-kota 1200-1400 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, eta minimoak zertxobait jaitsiko dira. Baliteke mendialdean eta Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.