DOT Durangaldea

Gaur asteartea atertzera egingo du eta ostarteak zabalduz joango dira

Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira

Zaldibar Meteo iragarpena  GRAFISMA: Unai García

EGURALDIA | Asteartearen hasieran zerua oso hodeitsu egongo da eta barnealdean euria egingo du noizbehinka. Orduak pasa ahala atertzera egingo du eta ostarteak zabalduz joango dira. Arratsaldetik aurrera ateri eutsiko dio leku gehienetan eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira eta giroak udazkeneko itxura hartuko du, batez ere Kantauri isurialdean. Ekialdeko edo hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin egunaren erdiko orduetan.

Biharko kalima izango dugu Durangaldean

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top