DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Garai kirol ekipamendu berriaren obrak hasi dira

Udalak espazio berria 2025eko maiatzean irekitzea aurreikusi du

Lanak aste honetan hasi dira
Lanak aste honetan hasi dira

GARAI | Herriak datorren urteko maiatzean estreinatuko du bere kirol ekipamendu berria. Aste honetan hasi dira ia 80 metro karratu izango dituen instalazio berria eraikitzeko lanak, San Migel auzoko frontoiaren eta bolatokiaren artean. Gune berriak biltegi txiki bat ere izango du, kirola egiteko materiala gordetzeko eta Garaiko dantzarien materiala duintasunez gordetzeko. Eraikin berria egiteko bolatokiaren zati bat eraitsiko da eta gainerako espazioan erabilera mantenduko da. Ekipamendu berria pilotalekuko aldagelekin lotuko da. Energia-erabileraren ikuspegitik, eraikina eraginkorra izango da eta energia berriztagarrien erabileran oinarrituko da: frontoiaren goiko aldean jarritako panel fotovoltaikoak eta aerotermia-sistema baten instalazioa.

Finantzaketari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirol eta Kultura Sailak 133.153,86 euroko laguntza eman dio proiektuari, eta Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro baino gehixeago finantzatuko ditu. Era berean, foru erakundeak, 7.500 biztanletik beherako udalen azpiegituretarako laguntzen deialdiaren bidez, beste 54.200 euro eman dizkio behin-behinean. Beraz, proiektu honek 387.926,52 euro jasoko ditu.

«Kirol ekipamendu berria aurrerapena izango da herritarrentzat, besteak beste, kultur etxearen espazioa txiki geratu delako zahartze aktiboarekin lotutako ikastaroak egiteko, eta udalerriko herritar guztiek, bereziki adinekoek eta gazteek, kirol ekipamendu berria erabiltzeko aukera izango dutelako», nabarmendu du Erramun Osa alkateak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top