DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Galtzareta Durangoko gazte guztientzako gunea izatea nahi dugu”

Mireia Elkoroiribek gobernu taldeak gazteen beharrei erantzuteko dituen asmoak aurreratu ditu

Galtzareta eraikina Durangoko gazteentzat izango litzateke

DURANGO |  Hileko osoko bilkuraren aurreko astelehenetan prentsarekin egin ohi den gosarian, Mireia Elkoroiribe alkateak bere asmoen berri eman du gaur goizean. “Galtzaretako eraikina Durangoko gazte guztientzako lokala izatea nahi dugu”, ziurtatu du alkateak. Horrela, Mankomunitateko gizarte-zerbitzuen egungo egoitza gazteen topagune bihurtuko litzateke. “Une honetan ez dago gure esku, Mankomunitateak proiektu bat baitu Elkartegia erosteko eta bere zerbitzu guztiak hara eramateko. Gu lekualdaketa noiz iritsiko zain gaude, Galtzaretako eraikina Durangoko gazteen eskura jartzeko asmoz; lekurik egokiena dela uste dugu “, defendatu du Mireia Elkoroiribek.

Okupazio berria

Joan den astean Durangoko udalerrian eraikin berri bat okupatu ondoren etorri da albistea. Kaletik Gaztetxera mugimenduak Montorreta kaleko 8. zenbakian zegoen Argintza marmoldegia okupatu zuen. “Ez dugu okupazioaren bidea ulertzen, ezta partekatzen ere. Higiezinaren jabeek okupazioa salatu dute, eta epaiketaren ondoren aterako dituztela uste dugu. Bide honetatik jarraitzen duten bitartean biltzeak ez du zentzurik “, argi utzi du alkateak gaur goizean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top