Eguneko tenperaturan ez da aldaketarik espero

EGURALDIA | Aldaketa batzuk iritsiko dira ostegunean. Fronte bat hurbiltzeak hodeiak utziko ditu goizetik; lehenik erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak, eta arratsaldetik aurrera hodei trinkoagoak ipar partean, nahiz eta oso zaila den euririk botatzea. Hego-mendebaldeko haizea apur bat zakartuko da. Goizaldean giroa epelduko du eta izotza arraroagoa izango da; eguneko tenperaturan ez da aldaketarik espero.