Gitarrista moldakorrak bere errepertorioa hirukote formatuan aurkeztuko du datorren larunbatean
ERMUA | Fernando Beiztegui bluesman andaluziarrak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, urriak 19, Ermuko Lobiano Kulturgunean.
Fernando Beiztegui gitarrista eta blues abeslari moldakorra da, blues elektrikoan zein akustikoan erraztasunez mugitzen dena, hori bai, beti ere feeling, gurtza eta generoarekiko maitasunez interpretatzen duen estilo honen kanon tradizionalenak errespetatuz. Penintsulako hegoaldeko bluesman-a, zenbait hedabidek purutasunaren frankotiratzailetzat jotzen dutena. Beizteguik bizitza osoa darama eszenatokietan bere jaioterriko Granadan lehen kontzertuak ematen hasi zenetik, eta Estatuko eta nazioarteko musikari eta talde handiekin partekatu ditu uneak eta agertokia. Gitarrarekin duen maisutasunagatik eta ahots urratzaileagatik ezinbestekoa izan da hainbat jaialditan.
Bere zuzenekoa bluesaren bidezidor horietatik igarotzen da, ezagunak ez direlako erakargarriak izateari uzten diotenak eta entzuleak diskoko abesti guzti-guztietan bere burua eramaten uztea lortzen dutenak, guztiak gustu onarekin, dotoreziarekin, groove askorekin eta grina sutsuarekin interpretatuak, bluesman andaluziar bikain honekiko eta berarekin doazen musikariekiko. Txokolatea baino musika beltzagoa da, mundruna baino, pentagramen gainean putz egin zuen jainko zahar baten aurpegia baino.
“Marked Cards” bere azken kantu bildumaren izenburua da eta Fernando Beizteguik karta markatuekin jokatzen du. Poltsikoan karta-sorta koloregabetu eta higatua daramala ematen du, egun urrun batean John Mayallek, Ingalaterra logaletsuko pubetan jaiotako blues zuriarekin, jokatu zuena.
Azaroan bere azken proiektua aurkeztuko du, La Blues Company, beste hainbat lagun beteranorekin batera (Ñaco Goñi, Fernando Beiztegui, Edu Manazas, Paul San Martin, Martí Elías)
Fernando Beiztegui Blues Trio taldeak Ermuko Lobiano Kulturgunean joko du urriaren 19an, 20:00etan.