Durangarra batek lapurreta saiakera bat eta eraso bat jasan dituela salatu du Komentukaleko atarian sartzerakoan
DURANGO | “Salaketa jarri dudan arren, publiko egiteko beharra sentitzen dut, jendeak jakin dezan zein puntura iristen ari garen”. Hitz horiekin kontatu du durangarra batek joan den igande goizean Komentukaleko atarira sartzen saiatzen ari zela indarkeriaz egindako lapurreta saiakera.
43 urteko biktimak ziurtatu duenez, gertaera goizeko zazpiak aldera izan zen, gizonezko baten ahotsa entzun zuenean, aurkeztutako salaketak jasotzen duenez. “Dena emateko esan zidan. Jiratu egin nintzen ez nuela egingo esateko, eta orduan kolpe batzuk eman zizkidan, baita ostiko bat ere aurpegian, dena emateko oihukatzen zidan bitartean”, deitoratu du.
Igandean zauritutako gizonak Ertzaintzari kontatu zion gertatutakoa, baina publiko egin nahi izan du. “Gorpuzkera sendoko gizona zen, 1,70 eta 1,75 metro arteko altuera zuena. Kamiseta zuri bat zeraman. Badakit salaketak ez duela gauza handirik ekarriko, baina jendeak gertatzen ari dena jakitea nahi dut “, ohartarazi du.