DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskotrenen eta Bizkaibusen zerbitzu bereziak Aste Nagusian

Gau osoan ibiliko dira asteburu honetatik aurrera

Trenek eta busek gau osoa iraungo dute
Trenek eta busek gau osoa iraungo dute

DURANGALDEA | EuskoTrenek eta Bizkaibusek tren eta autobus zerbitzu zabala eskainiko dute egunez eta gauez, baita metroa (L3) eta tranbia ere, Bilboko Aste Nagusia dela eta, abuztuaren 17tik 25era bitartean.

Trenen ordutegiak kontsultatu HEMEN

Kontsulta itzazu gaueko busen ordutegiak HEMEN

Zehazki, gaueko busen, trenbidearen eta metroaren zerbitzua indartuko da, bi noranzkoetan, tarte hauetan:

  • E1 Matiko/Bilbao-Elgoibar.
  • E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama.
  • E4 Matiko/Bilbao-Bermeo.
  • L3 metro Bilbon (Matiko/Bilbao-Kukullaga/Etxebarri).

Tranbia

Bilboko tranbiaren kasuan, egunean 22 orduz ibiliko da Aste Nagusian. Su artifizialak botatzen direnean bakarrik etengo da. Hala ere, tranbia-zerbitzua alda dezakete jai-programako beste jarduera batzuek, mozketa zehatzak eskatzen badituzte.

Abuztuaren 17tik 25era bitarteko astean trenez, metroz edo tranbiaz bidaiatu behar duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die Euskotrenek, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu. @euskotren de X. kontua ere eskura dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top