DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskotrenek zerbitzua indartuko du Durangoko Azokarako

Zirkulazio bereziak eskainiko dira Matiko eta Zaldibar artean

Aste honetako Durangoko Azokako trenaren indargarriak
Aste honetako Durangoko Azokako trenaren indargarriak

DURANGO | Euskotrenek ohiko tren zerbitzua indartuko du abenduaren 5, 6, 7 eta 8an, “Durangoko Azokak” sortzen dituen joan-etorriak errazteko. Egun horietan, jende gehien espero den ordu-tarteetan, zirkulazio berezia eskainiko da E1 linean, Matiko eta Zaldibar artean.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top