larunbateko eguneko eta gaueko zerbitzua indartuko du

DURANGO | Durangoko ’40 Minutu Rock’ ekitaldirako lekualdatzeak errazteko xedez, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du.
Zehazki, larunbateko eguneko eta gaueko zerbitzua indartuko du Matiko/Bilbo – Durango tartean.
Euskotrenek gogorarazten du larunbatetan gaueko zerbitzua ematen duela Bizkaiko eta Debabarreneko tarte hauetan:
• Matiko/Bilbo – Ermua – Deba.
• Kukullaga/Etxebarri – Matiko/Bilbo – Lezama.
• Matiko/Bilbo – Amorebieta – Bermeo.
Zerbitzu berezi horien bidez garraio publikoa eskaini nahi da ’40 Minutu Rock’ ekitaldiaz gozatu ahal izateko, eta, halaber, bertaratutakoak hainbat trenetan banatu. Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.


