DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

EUP! Manchesterrera doa Europa Leagueko finalerdia bizitzeko

Durangaldeko Telebistak jarraipen zabala eskainiko du eta Old Trafforden akreditatuta egongo da

Durangaldeko Telebista Old Trafford-en egongo da. ARGAZKIA: Athletic Club

DOT KIROLAK | EUP! taldeak Manchesterretik biziko du Europa Leagueko finalerdietako itzulera. Kevin Doyle eta Iker Barrutieta Ingalaterrako lurretara joango dira, talka garrantzitsuaren jarraipen zabala egiteko. Gaur arratsaldean, lehoien azken entrenamendua ikusi eta Ernesto Valverde eta Yerairen prentsaurrekoan parte hartuko dute.

Bihar osteguna, partidu eguna, goizean EUP! taldeak Manchesterren bilduko diren zale zurigorrien iritziak bilduko ditu. Plater nagusia arratsaldean iritsiko da, Shambles Squaretik zuzeneko emisio batekin.

Durangaldeko Telebistako kamerek partidaren atarikoa grabatuko dute. Kevin Doylek bere ohiko EUP Express! eskainiko du Old Traffordetik gaueko protagonista nagusien balorazioekin. Iker Barrutietaren lan teknikoarekin, dotb.eus-en eta DOT kanal guztietan ikusi ahal izango da.

Dena ez zen posible izango hauei esker: Leku Berri, Argolabe, Les Villes, Ekana, El Korner, Martxel Burger, Piso On, Tabira Etxea, Restaurarte Gaztelua, Asador Botafumeiro, Hotel O Camiño,  Txo by Les Villes, Sardexka, Toco Mi Boca, Bar Axpe, Batzoki Durango, Etxe Dreams, Joyería Mancisidor, Kabia, Cromos y Sobres,Urrats, Alki decoración y reforma integral, Lavenida, Floristería Cengotita,, Sanboka, La Guipuzcoana, Ibai-Ondo, Venecia, Ikuspegi Jatetxea, Batzoki Amorebieta y Antxeta by Taberu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top