DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Erretzeari Uzteko doako ikastaro berri bat antolatu dute Durangaldean

Martxoaren 4an hasiko da eta bederatzi saio izango ditu eta interesa dutenek otsailaren 24ra arte eman dezakete izena

Kurtsoa martxoaren 4an hasiko da

DURANGO | Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak tabakoaren mendekotasuna gainditzeko ikastaro berri bat antolatu du. Martxoaren 4an hasi eta astearte arratsaldeetan egingo da, bertaratu gehienen jatorrizko udalerrian. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 24ra arte eman dezakete izena Adikzioen Prebentzio Zerbitzuan.

15-18 laguneko talde bat egingo da, eta hiru hilabetez bilduko da astean behin, 60-90 minutuko saioetan, adikzioetako espezialista batek gidatuta. Denbora hori igarota, jarraipen-saio bat egingo da. Izena eman ahal izateko ezinbesteko baldintza bakarra tabakoa uzteko benetako motibazioa izatea da.

Informazio gehiago eskatu edo ikastaroan izena eman nahi dutenek Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bulegoan (Landako Elkartegia, 4 – 202 bulegoa, Durango), 94 620 05 20 telefonora deituz edo adikzioak@dma.eus helbidera idatziz egin dezakete.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top