Prozesu parte-hartzaileak bere bidea jarraitzen du eta azken saioa ostegunean izango da arratsaldeko 19:00etan
![](https://dot.eus/wp-content/uploads/2025/02/Merkatu_plaza_Ermua_25_2-dot-450x300.jpeg)
ERMUA | Udalak merkatu zaharraren etorkizuna zehaztu nahi du eta, horregatik, joan den hilean hasitako parte-hartze prozesuarekin aurrera jarraitzen du. Herriko kolektiboei eta elkarteei zuzendutako lehenengo bi saioak egin ondoren, orain herritar guztien txanda da. Deialdia herritar guztiei irekia izango da eta ostegun honetan, hilak 13, egingo da merkatu plaza zaharrean.
Prozesu horren bidez, tokiko administrazioak herritarren ideiak, proposamenak eta iritziak jaso nahi ditu, “Saio hau aukera bat izango da edozein bizilagunek parte hartzeko eta proposamenak partekatzeko”, azaldu dute udal-arduradunek.
Zentzu horretan, Udalak herritar guztiei dei egin die “diseinu, lehentasun eta adostasun prozesu kolektibo honetan parte hartzera, udalerriaren etorkizunari buruz elkar lanean erabakitzen dugula bermatzeko”.