DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Ermuko jaietako padel txapelketan izena emateko azken eguna

Sartenazok antolatuta, partidak uztailaren 13tik 21era jokatuko dira

Txapelketa uztailaren 13an hasiko da. ARGAZKIA: Ermuko Udala
Txapelketa uztailaren 13an hasiko da. ARGAZKIA: Ermuko Udala

PADEL | El Sartenazo padel talde ermuarrak bere txapelketa antolatu du eta bertan izena emateko epea ostiral honetan amaituko da. Seigarren edizioa uztailaren 13tik (larunbata) 21era (igandea) bitartean jokatuko da, Aritzmendi pilotalekuaren atzean, San Pelaioko udal padel pistetan. Lehen partidak datorren asteburuan jokatuko dira, 09:00etatik aurrera, eta hilaren 15etik, astelehena, 19ra, egunero izango dira norgehiagokak, 17:00etatik aurrera.

Larunbatean, hilak 20, goizeko ordutegiari helduko zaio, 09:00etan, eta finalak igandean, hilak 21, 10:00etan jokatuko dira. Maila bakoitzeko txapeldunorde bikoteek euren sariak jasoko dituzte finalen ondoren, eta txapelketa ixteko, lunch bat egingo da parte-hartzaile eta zozketa guztientzat.

Txapelketan parte hartzeak 30 euroko kostua du bikote bakoitzeko, eta ongietorri pack bat izango du. Izen-emateak Xporty plataforman egingo dira eta epea ostiral honetan amaituko da, 23:00etan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top