DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ermuak haurrentzako magia eta eskulan tailer berriak antolatu ditu

Apirilean eta maiatzean egingo dira eta izena martxoaren 29ra arte eman daiteke

Tailerrak doakoak dira.

ERMUA | Haurrentzako magia eta eskulan tailerrak bueltan daude eta Ermuko liburutegiak apirilean eta maiatzean egingo diren saioen berri eman du.

2013., 2014. eta 2015. urteetan jaiotako adingabeentzako magia tailerra euskaraz emango da. Lau saio izango ditu eta liburutegiko hirugarren solairuan egingo dira ondoz ondoko lau asteartetan, 17:30etik 18:30era. Apirilak 1, 8, 29 eta maiatzak 6 dira tailerren datak.

Eskulanen tailerra ere euskaraz emango da, eta 2019an eta 2020an jaiotako adingabeentzat izango da. Beste lau saio egingo dira liburutegiko hirugarren solairuan, ondoz ondoko lau asteazkenetan, 17:30etik 18:30era. Datak apirilaren 2, 9 eta 30a eta maiatzaren 7a dira.

Tailer hauek doakoak dira eta izena martxoaren 29ra arte eman daiteke hemen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top