Alkateak osasun zentro duin bat behar dela helarazi die osasun arduradunei

ZALDIBAR | Eneritz Azpitarte alkateak Osasun Sailera eraman du herritarren kezketariko bat: osasun etxeari loturikoa, hain zuzen ere. “Zaldibarren osasun zentro duin bat behar dugu. Hori dela eta, Osasun Sailarekin harremanetan hasi gara, gaia lantzeko eta aurrera begirako aukera posibleak aztertzeko”, azaldu du Azpitartek.
Bilera giro onean egin zela azpimarratu du alkateak, eta eskerrak eman dizkie Osasun Saileko kideei zaldibartarren kezkak eta eskariak entzuteko izandako prestutasunagatik. Era berean, Zaldibarko Udalak bere borondaterik zintzoena agertu dio Osasun Sailari, osasun zentro duin bat izateari buruzko gaia patxadaz eta behar bezala lantzeko.