DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Emakumeen aldarrikapenek Zaldibarko kaleak hartuko dituzte Martxoaren 8an

Udalak herritar oro deitu du Martxoaren 8an, 13:00ean, mugimendu feministak deituriko elkarretaratzean parte hartzera

Zaldibarko programazio berezia.

ZALDIBAR | Zaldibarko Udalak, mugimendu feministak eta emakumeen elkarteek hainbat ekitaldi prestatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta emakumeen eskubideen alde lanean jarraitzeko. Ekintzak martxoaren 7an hasiko dira, emakumeen afariarekin. Biharamunean, Martxoaren 8an, mugimendu feministak antolaturiko kontzentrazioa egingo da udaletxeko plazan. Zaldibarko Udalak herritar oro deitu du deialdian parte hartzera. Kontzentrazioa 13:00ean izango da.

Ekitaldiek hurrengo astean izango dute segida: emakumeen ongizate emozionala lantzeko kafe-tertulia, ikastaro bat eta Helmuga taldearen irteera egongo dira. “Martxoaren 8a aldarrikapen feministetarako egun seinalatuenetariko bat den arren, udal ordezkariok argi daukagu emakumeen eskubideak urte osoan landu eta borrokatu behar ditugula. Aurrera begira jarraituko dugu, ahalduntze politikak sustatzen, indarkeria matxistak desegiten eta guztiontzako bizigarria izango den gizarte berdinzalea sortzen. Heda dezagun Martxoaren 8a urte osora”, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top