DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Elorrion egingo den trikitilari gazteen txapelketarako izen-ematea zabalik

20 urtez azpiko trikitilari eta panderojole bikoteek parte hartu dezakete ekainaren 30ean, domeka, ospatuko den ekitaldian

Ekainaren 25era arte dago aukera apuntatzeko
Ekainaren 25era arte dago aukera apuntatzeko

ELORRIO | 2014az geroztik, 20 urtetik beherako gazteen trikitixa txapelketa ospatzen da urtero Elorrion, Elorrioko Trikitizaleen eta Elorrioko Udalaren ekimenez. VIII. edizioa izango da aurtengoa. Ekainaren 30ean, domeka, ospatuko da, herriko plazan, 19:00etan.

Lehiaketaren helburu nagusia trikitixari ikusgarritasuna ematea da. Itsaso Basauri Kultura zinegotziak herritar guztiak animatu ditu “euskal musikaren zutabeetakoa den kalitatezko trikitixa eta pandero doinuez gozatzera”.

Lehiaketan hiru pieza jo beharko dira: trikitixa, porrusalda eta fandangoa. Trikitilariek koplaz lagundu beharko dute emanaldia. Epaileek piezen zailtasuna, kantua, dantzagarritasuna, pandero-jolearen lana eta bikoteen arteko bat etortzea aztertuko dituzte. Derrigorrezkoa da baserritar arroparekin parte hartzea.

Hiru sari egongo dira: irabazleek 350 euro jasoko dituzte; bigarrenek 250 euro eta hirugarrenek 200. Horrekin batera, parte hartzen duten bikote guztiek 80 euroko dieta bat izango dute.

Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Ekainaren 25era arte dago aukera apuntatzeko, iturri@elorrio.eus helbidera idatzita edo 670 40 08 45 telefonora deituta.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top